XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

15.1.3. -tzen egon Formaren aldetik begiratuta, berehala ikusten da zein elementuz osaturik dagoen perifrasi multzo hau.

Alde batetik, inesiboan doan aditz izena dago; bestetik, berriz, egon aditz trinkoa.

Aditz izenaren tokian edozein aditz joan daiteke, nahiz iragankorra nahiz iragangaitza izan.

Ikus, bada, honako adibide hauek:
(13) a. (Etxeita, Josetxo, 182. orr.)
b. (Agirre, Kresala, 50. orr.)
c. (J. J. Mogel, Echeco escolia, 192. orr.)
.

Esanahiari dagokionez,-tzen + ari izan perifrasiak duen adierazi bera du.

Hortaz, aspektu puntukaria adierazteko erabiltzen da.

Hala ere, kontuan hartu behar da perifrasia ez dela beti inesiboan doan aditz izenak eta ondoan izan dezakeen egon aditzak osatzen dutena.

Perifrasia denean, egon aditzak ekintza adierazten du edo, hobeto esanda, ekintzaren jarraia.

Beste batzutan, ordea, aditz honi berez dagokionez, egoera adierazten du.

Egon eta izan balio semantiko bereko direnean (ikus hemen Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (1), 363. orr.) gertatzen da hori, ondorengo adibideotan agen denez:
(14)a. nere aita musika entzuten egon da/izan da plazan
b. asteburu honetan pilota partidua ikusten izan naiz/egon naiz Iruñean
c. atzo On Joxe Miel izan ginen/egon ginen agurtzen.

Adibide horietan ikusten da entzuten egon ikusten egon eta agurtzen egon perifrasien esanahiak entzuten izan ikusten izan eta agurtzen izan perifrasien parekoak direla eta ez direla aipatzen ari garen perifrasi horren, barruan sartzen, ez dutela ekintzaren aspektu puntukaririk adierazten, egoera baizik.

Hor, egon aditzak izan aditzari dagokion funtzioa betetzen du.

Hortaz, egon aditza perifrasiarekin osatzen den ala ez jakiteko, ordezka lezakeenetz ikustea komeni da, azkeneko etsenpluetan ageri denez.

Benetako perifrasia baldin bada, egon vs. ibili-ren esanahietan erabili ohi da.